XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oihan osoan zehar zabaldu zen albistea.

Kattagorri-kumeen gurasoak korrika itzuli ziren etxera intxaurrak biltzen ari ziren lekutik.

Baina ez zuten ez etxerik eta ez kumerik aurkitu.

Bitartean, txikiak ihesi joanak ziren eroak bezala korrika, zer gertatzen zen eta zergatik lapurtu zieten beren abetoa ulertu ezinik.

Korrikaldi luzearen ondoren, gordeleku baten bila hastea erabaki zuten.